Euskal kazetaritzaren bilakaera azken 60 urteetan
21 martxoak, 2023 by
Euskal kazetaritzaren bilakaera azken 60 urteetan
Euskal Hedabideak

  Bagira prozesuaren transmisio historikoaren baitan, 5 kazetarik mahai-inguru batean parte hartuko dute, martxoaren 28an asteartearekin 20:00etan  Baionako Etxepare lizeoan, haien lanaren inguruko bizipenak partekatzeko helburuarekin.

Izan ere, azken 60 urte hauetan jendartea aldatu da, atzoko gai nagusiak ez dira gaurkoak, lurralde tasuna, euskararen onartzea, instituzioen bilakaera…
Zer izan da euskal kazetarien lana urte hauetan, nola bizi dituzte aldaketa horiek eta zer eragina ikusten dute eguneroko lanean kondatuko digute ondoko kazetariek:

🎤 Bixente Vrignon
🎤 Pantxika Maitia
🎤 Jojo Bidart
🎤 Goizeder Taberna
🎤 Martxelo Otamendi


Aintzin 18:30tatik goiti, Etxeparen 2.Proko ikasleek astearen prentsa kari hedabideetaz sortu duten erakusketaren bisitatzerat aukera izanen da.

Xehetasun gehiago:
- Facebook gertakaria
- TB spota

-



ArtxiboAK