“Euskal hedabideak lau haizeetara” emankizun berriaren karietara, emazte laborariak argitan emanen ditugu.
Euskal hedabideak elkarlanean (Euskal Irratiak, Kanaldude, Herria, Kazeta.eus eta Ipar Euskal Herriko Hitza), emazte laborari batzu gomitatu ditugu, haien lekukotasuna ekar dezaten emazteen gaur egungo lekuaz laborantza munduan.
“Emazte laborariekin solasean” emankizuna martxoaren 7an ostegunez, 20:00etan hedatua izan da. Begi keinu berezia emazteen egunaren bezperan...

Ortzaizeko Asteburua ostatuan grabaturik, hainbat emazte laborari ukan ditugu gure artean gai honen aztertzeko eta izan daitezkeen ikuspundu eta iritziak partekatzeko:
Josette Arrayet-Bordagaray: laboraria Ontzoronen (ardi gasna egile) eta Mendikoa kooperatibako administralaria;
Elorri Ayçaguer: laboraria Ortzaizen (ahuntz eta ardi gasna egile) eta etxe ekoizleen elkarteko kidea (Idoki labela);
Maite Thicoipe: erakasle / laboraria Añarben, gaur egun erretretan, etxaldea semearen esku;
Jeanine Arhancus-Agergarai: laboraria Jutsin (ardi gasna egile) eta MSAko ordezkaria.
Saioa gure hedabide guzietan hedatua izan da:
Euskal Irratiak irrati sarearen uhinetan:
>> Gure irratia (106.6 FM)
>> Antxeta irratia (90.5 FM)
>> Xiberoko botza (95.5 FM)
>> Irulegiko irratia (91,8 FM)
>> Amikuzeko irratia (94,2 FM)
Gure hedabideen webguneetan:
>> Kazeta.eus
>> Kanaldude.eus
>> Iparraldekohitza.eus
>> Herria.eus
Telebistan (Kanalduderen kateetan):
>> Orange box-etik : 358. katea
>> Bouygues box-etik : 338. katea
>> Free box-etik : 948. katea
>> SFR box-etik : 496. katea
Gure hedabideen sare sozial guzietan ikusgai izan da emankizuna.
“Emazte laborariekin solasean” telebista eta irrati emankizun berezia Euskal Hedabideetan