- Mezenasgoa -
Zure enpresa, euskararen sustapenean eta tokiko hedabideen defentsan
inplika ezazu, mezenasgoaren bidez!
Zuk ere, tokiko eragile gisa, badakizu gure kultura eta hizkuntza ondarea zaintzeak duen garrantzia.
Euskara, partekatzen dugun aberastasun bat da, eta euskarazko hedabideak beharrezkoak dira haren hedapenerako, babeserako eta garapenerako. Euskararen eguneroko presentzia bermatzen dute, irakurri, entzun eta ikusi ahal izateko, eta gure gizartearen kohesioan, baita lurralde mailan ere ekarpen handia egiten dute.

Gaur egun, Iparraldeko eta euskarazko bost hedabideak biltzen dituen Hedabideak publizitate sailak, (Euskal Irratiak, Kanaldude TV, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza et Kazeta.eus),estrategia ausarta martxan ezarri du euskarazko hedabideen iraupena eta garapena bermatzeko, mezenasgo estrategia baten bidez.
Hedabide hauek babestuz, euskal kultura eta hizkuntza zaintzeaz gain, kazetaritza askea eta herritarren zerbitzura diren hedabideak defendatuko dituzu, eta zure laguntzari esker, kalitatezko tokiko informazioa eskaintzen segitzen ahalko dute.
Horretarako ekimen honetan parte hartzera gomitatzen zaitugu.
Zergatik egin euskarazko hedabideei dohaintza bat?
Euskarazko hedabideak babestuz, zure ekarpena baino askoz gehiago egiten duzu. Euskararen garapenaren eta tokiko bizitasunaren eragile nagusi bilakatzen zara. Hona hemen zure enpresarako onura nagusiak:
Balore sozial, kultural eta etikoen alde engaiatzea
En plus de soutenir les médias en langue basque, votre entreprise montre son adhésion aux valeurs locales tout en défendant la liberté d'expression et la transparence.
Votre contribution participe directement à la promotion de la diversité culturelle, linguistique et d’opinion. Avec cet engagement, votre entreprise défendra le développement local et les valeurs démocratiques.
Lurraldean errotzea eta hurbileko kazetaritza babestea
Le mécénat vous permet de tisser des liens étroits avec des médias qui reflètent les réalités de notre territoire.
En soutenant les médias locaux, vous contribuez à construire un écosystème médiatique fort et durable qui répond aux besoins et intérêts quotidiens des citoyen·ne·s.
Hedabideen independentzia eta aniztasuna defendatzea
Le fait est que de nombreux grands médias sont sous l'influence de grands groupes, et que cela met en danger la diversité d’opinion et l’information de qualité.
En soutenant les médias bascophones, libres et indépendants, vous garantissez une voix médiatique en phase avec notre réalité locale et une information objective et transparente.
Zerga-abantailak lortzea
Mezenasgoak zerga-abantaila interesgarriak eskaintzen ditu. Frantzian, enpresek dohaintzaren zenbatekoaren %60rainoko zerga-murrizketa jaso dezakete (BEZ gabe urteko fakturazioaren %0,5eko mugan). Hori dela eta, zure dohaintzaren truk mezenasgo ziurtagiri bat (rescrit fiscal delakoa) helaraziko dizugu zure zerga aitorpenerako erabiltzen ahalko duzuna.
Horrela, egaiamendu sozial eta etikoa baita finantza optimizazioa uztartzen ahalko dituzu.
Zer proiektu babestuko duzu?
Enpresa emaile bilakatuz, proiektu hauek zuzenean babestuko dituzu:
- Euskarazko edukien ekoizpena: %100ean euskaraz eta belaunaldi guzientzat eskuragarri diren artikulu, erreportaia, elgarrizketa, eta telebista saioen sorkuntza eta garapena.
- Hedabideen independentziaren defentsa: tokiko eta hurbileko kazetaritza librea eta independentea, kalitatezko informazio objektiboa eta iritzi-aniztasuna bermatuz.
- Garapen digitala: hedabide guzietan bezala, euskarazko hedabideak gaur egungo erronka digitaletara egokitzea funtsezkoa da, batez ere euskarak mundu digitalean duen presentzia indartzeko eta ahalik eta jende eta adin gehienengana iristeko.
- Kazetari berrien formakuntza: Euskal kazetarien formakuntzan eta kontratatzean parte hartzea, etorkizuneko belaunaldiei bide egokia eskainiz.

Nola bilakatu enpresa emaile?
Enpresa bakoitzaren behar eta ahaletara egokitzeko pentsatua dugu gure mezenasgo eskaintza.
Hemen dituzu segitu beharreko urratsak, hautatu duzun ekarpen motaren arabera:
Diru ekarpen / dohaintza ekonomikoa:
Zure ekarpena egiteko hiru aukera erraz →
Linean
Egin zure dohaintza gure plataforma seguruaren bidez:
Egin dohaintza HelloAsso bidez→
✓ Abantaila: Zure mezenasgo-ziurtagiria berehala jasoko duzu, dagokion zerga murrizketa eskatzen ahal izateko.
Banku transferentzia bidez
Egin transferentzia honako banku kontura:
- Bankua: Crédit Coopératif
- IBAN : FR76 4255 9100 0008 0229 7093 978
- BIC : CCOPFRPPXXX
Behin dohaintza jaso eta, mezenasgo-ziurtagiria posta elektronikoz jasoko duzu, gehienez aste bateko epean.
Txekez
Idatzi zure txekea « Euskal Hedabideak » izenean eta bidali helbide honetara:
Euskal Hedabideak
8 ZA Martinzaharrenea
64122 Urruña
Txekea jaso eta, mezenasgo-ziurtagiria posta elektronikoz edo postaz bidaliko dizugu, gehienez bi asteko epean.
Material edo gaitasun dohaintza: zure baliabideak parteka itzazu
Beste modu batean lagundu nahi duzu?
Egin ekarpena material, hornidura edo zure gaitasunak eskainiz.
Gurekin harremanetan sar zaitez:
- Emailez: info@hedabideak.eus
- Telefonoz: +33 (0)7 71 61 70 98
Zure ekarpenak egiazko aldaketa ekar dezake!
Zure enpresak hedabideen independentziaren defentsan eta euskal kultura eta hizkuntzaren sustapenean parte hartzeko aukera paregabea du, gure eragin soziala eta ekonomikoa indartuz.
Izan zaitez euskarazko hedabideen partaide, eta bat egin ezazu elkarrekin eramaten ari garen gizarte proiektu honekin.
Xehetasun gehiago ukaiteko edota hitzordu bat finkatzeko, gurekin harremanetan sar zaitez, zurekin aipatzeko prest agertzen gara plazerekin.
Zure babesa eskertzen dugu.
Hedabideak
euskarazko web komunikazioan, prentsa idatzian eta ikus entzunezko hedabideetan aditua den Ipar Euskal Herriko publizitate agentzia da eta euskarazko 5 hedabideez osatua da.