SALMENTA ARAUTEGI OROKORRA 



1. IRAGARKI ESKAERAK BIDERATZEKO PROZEDURA:

Iragarki eskaera guziek iragarlearen izenpedura eta zigilua daramatzaten aurrekondu edota manatze agiria helarazi beharko diote HEDABIDEAK publizitate zerbitzuari, kanpainaren hasiera data baino 10 lan egun lehenago (aurrekonduaren gainekaldean agertzen dena). Aipaturiko baldintzak bete ezean, HEDABIDEAK ez du inolako erantzukizunik beregain hartuko iragarki eskaera betetzearen inguruan, batez ere hedatuko den iragarki konformitatearen inguruan. .


2. ESKATURIKO IRAGARKI ESKAERAREN KONFORMITATEA ETA ONARPENA: 


2.1 Iragarki eskaera guziek iragarlearen izenpedura eta zigilua daramatzaten aurrekondu edota manatze agiria izan beharko dute:
Luzaturiko iragarki eskaera HEDABIDEAK konfirmazioa gutunez, faxez edo mailez konfirmatu eta gero indarrean sartuko da. 

2.2 HEDABIDEAK beregain hartzen du iragarkia ez hedatzeko eskubidea:
Arrazoien inguruko inolako azalpenik eta indemnizaziorik eman gabe, izan legezko motiboengatik, edo zehazki HEDABIDEAK pentsatzen duelako iragarki eskaera: 
  • (I) ez dela egokia, euskara hutsean ez baita; 
  • (II) araubide, ohitura,  edo publizitate esparruari lotutako printzipio deontologikoen kontra doala; 
  • (III) aplika daitekeen edozein gainerateko arautze edo usaia, batez ere norbanakoen errespetuaren ingurukoen aurka doala; 
  • (IV) Hedabideen linea editoriala edo tematikoaren kontra joaten baldin bada, edo orohar irakurle, ikusle edo entzule, edo partaideengandik arrengurak sor ditzakeela.


3. IRAGARKIEN HEDAPENA: 


3.1 Elementu teknikoak: 
Euskarrien ekoizpena (irudiak, konposizioak, testuak...) iragarlearen eginkizuna izanen da (salbu lan honen inguruko aurrekondua aintzinetik eskatzen badio iragarleak HEDABIDEAK-i). Iragarki eskaera bete ahal izateko beharrezkoak diren elementu tekniko guziak HEDABIDEAK publizitate sailara helarazi beharko dira euskara hutsean, zehaztutako epeetan eta galdegindako formatuetan. Iragarleak zehaztutako arautegia urratuko balu, HEDABIDEAK iragarki eskaera gauzatzeko betebehar guziak deuseztatuko lituzke eta iragarlea inolako errekurtsorik egiteko aukerarik utziko luke. Gainera, iragarleak iragarki eskaeraren inguruan zehaztutako diru kopurua ordaindu beharko du.

3.2 Iragarki eskaeraren Moldaketa / Atzeratze / Ezeztatzea: 
Iragarlearen iniziatiba delarik, moldaketa, atzeratze edo ezeztatze eskaerak idatziz helarazi beharko zaizkio HEDABIDEAK publizitate sailari, salbuespenak izan ezik, kanpainaren hasiera data baino 7 lan egun lehenago. HEDABIDEAK publizitate sailak erabakitzen badu manatze agirian zehazturiko iragarkiak moldatzea, iragarlea lehen bezain laster abisatuko du eta indar guziak bilduko ditu prezio bera duen bertze iragarki tarte bat atzemateko. Iragarleak proposatutakoa ez bazaio egokia, iragarki tartearen ezeztatzea galdetzen ahalko du, beti ere inolako indemnizaziorik gabe HEDABIDEAK-engandik jaso gabe.  


4. TARIFA – FAKTURAZIO – ORDAINKETA BALDINTZAK: 

Iragarkien prezioen inguruan, eskaeraren eskuratze egunean indarrean diren tarifak aplikatuko ditu HEDABIDEAK. Faktura komunikazio kanpainaren azken egunean osatuko da. Faktura datatik 30 egunetara ordaindu beharko da. Ordainketa gibelatze orok iragarleak zor dituen faktura guzien ordainketa galdetzeko eskubidea emanen dio HEDABIDEAK Publizitate sailari.  


5. ERREKLAMAZIO ESKUBIDEAK: 

Erreklamazio eskabideak, edozein arrazoiengatik, HEDABIDEAK publizitate sailari helarazi behar zaizkio. Iragarleak, iragarkiaren hedapena bukatu eta gero, gehienez 10 lan egun izanen du erreklamazio eskaera aurkezteko. Epe horretan erreklamaziorik ez bada jasotzen egindako lana iragarki eskaerarekin bat egiten duela ontzat hartuko da.