Euskal Herri osoko aldizkari zaharrena da Herria kaseta, izan ere 1944eko urrian sortu zen, Leon Leon, Manex Hiriart-Urruti, Zaldubi, Oxobi, Anxuberro, Piarres Lafitte eta bertze euskaltzale batzuei esker Eskualduna astekariari segida emanez.

Gehien bat Ipar Euskal Herriko gertakariak jorratzen dira gai nagusietan. Hala ere, Hegoaldeko gertakari garrantzitsuei ere toki handi bat ematen die. Oro har, 50 bat berriketari eta kronikalariren sarea dauka HERRIAk.

GAIAK
Tokiko eta informazio orokorreko astekaria & Abisu legalen astekaria

MAIZTASUNA
Astekaria

FORMATOA 
30 x 22,5 zm

EUSKARRIA(K)
Papera & interneta

IRAKURLEAK
6.000 (2100 harpide)

HEDAPEN ZONALDEA
Ipar eta Hego Euskal Herria, Frantziako hainbat departamendutan, Europan, Ipar eta Hego Amerikan, Afrikan