Kanaldude tokiko euskarazko web telebista partehartzaile bat da eta Aldudarrak Bideo interes kolektiboko sozietateak eramaiten du.

Euskarazko telebista da, euskalduneri eta mundu osoan euskara ikasten ari direneri zuzendua. Lurraldeko telebista bat da, dinamika lokalak eta lurraldeen arteko trukaketak argitan ezartzen dituena, hurbileko informazio sozial bat eskainiz.

Telebista parte hartzailea da, programen ekoizpenean herritarreri leku garrantzitsu bat ematen deiena. Bideo sorkuntzak sustatzen dituen euskarazko telebista bat, ikus-entzunezko produkzio lokalak dinamizatzeko helburuarekin.

GAIAK
Tokiko eta informazio orokorra

MAIZTASUNA
7 egunez, 24 orduz

EUSKARRIA(K)
Internet & Telebista

IKUSLEAK
250.000 bisitari urtean webgunean

HEDAPEN ZONALDEA
Mundua interneten bidez, eta ondoko 
telebisten hedatze zonaldea : TVPI ; Hamaika TB, Goiena TB, Xaloa TB.

SARE SOZIALAK
Facebook : + 3.900 atsegite
Twitter : + 2.000 segitzaile
(2018ko agorrila)