“Enpresak eta langilegoa: gabeziei erantzun” telebista eta irrati emankizun berezia Euskal Hedabideetan

Abenduaren 5ean, 20:00etan Euskal Hedabideetan
2024(e)ko azaroaren 26(a) by
“Enpresak eta langilegoa: gabeziei erantzun” 
telebista eta irrati emankizun berezia Euskal Hedabideetan
Euskal Hedabideak

“Euskal hedabideak lau haizeetara” emankizun berriaren karietara, enpresek eta langilegoak ezagutu ditzaketen gabeziak mahai gainera ekarri nahi izan ditugu.

Euskal hedabideak elkarlanean (Euskal Irratiak, Kanaldude, Herria, Kazeta.eus eta Ipar Euskal Herriko Hitza), sektore desberdinetako gomitak platora ekarrarazi ditugu, gai honen inguruko lekukotasunak eman ditzaten.  

Ez huts egin beraz, “Enpresak eta langilegoa, gabeziei erantzun” emankizuna abenduaren 5ean ostegunez, 20:00etan.


Baionako Largenté lizeoan grabaturik, hainbat gomita berezi ukanen ditugu gai honen aztertzeko eta izan daitezkeen ikuspundu eta iritziak partekatzeko:

 Beñat Jaureguy : Merkataritza eta industria ganbarako Lurralde eta sareen arduraduna ;

 Philippe Mayte : Largenté lizeoko zuzendaria ;

 Xabi Apesteguy : Kontabilitate aditua ;

 Hélène Charritton : IbilBide-ko erreferente eta Launako elkarteko kidea ;

 Pierre Ducassou : Arabit-Baudry hargin enpresako kudeatzailea ;

 Lore Aginaga : Etxepare lizeoko orientatzailea.


Gainera, Largenté lizeoko ikasleek gaiaren inguruan dituzten esperientziak eta iritziak partekatuko dizkigute:

Ellande Arrieta Duguine (Terminaleko ikaslea);

 Naia Housset (BTS-eko ikaslea).


Saioa gure hedabide guzietan hedatua izan da:

Sur les ondes des radios du réseau Euskal Irratiak :
>> Gure irratia (106.6 FM)
>> Antxeta irratia (90.5 FM)
>> Xiberoko botza (95.5 FM)
>> Irulegiko irratia (91,8 FM)
>> Amikuzeko irratia (94,2 FM)

Gure hedabideen webguneetan:
>> Kazeta.eus
>> Kanaldude.eus
>> Iparraldekohitza.eus
>> Herria.eus

  A la télévision (chaînes de Kanaldude) :
>> Depuis la box Orange :  chaîne 358
>> Depuis la box Bouygues :  chaîne 338
>> Depuis la box Free : chaîne 948
>> Depuis la box SFR : chaîne 496

Gure hedabideen sare sozial guzietan ikusgai izan da emankizuna.

ArtxiboAK