Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herrian euskaraz ari diren irratien sarea da :

  • Antxeta Irratia (Hendaia),
  • Gure Irratia (Uztaritze),
  • Irulegiko Irratia (Donibane Garazi),
  • Amikuzeko Irratia (Donapaleu) ,
  • Xiberoko Botza (Maule).

Tokiko zein mundu mailako aktualitatearen segipena segurtatzen duten irrati libre orokorrak dira. 32 profesionalek osaturiko taldeak, kalitatezko programazioaren bitartez, Euskal Herriko kultura eta hizkuntzaren aberastasuna egunerokotasunean isladatzen du.

GAIAK
Hurbileko irrati orokorrak

MAIZTASUNA
7 egunez, 24 orduz

EUSKARRIA(K)
Irratia & internet

HEDAPEN ZONALDEA
Ipar Euskal Herria

ENTZULEAK
Gehien entzuten den 2. tokiko irratia
40.000 entzule erregular
(IPSOS 2007 ikerketa)

SARE SOZIALAK
Facebook : + 9.000 atsegite
Twitter : + 11.500 segitzaile
(2018ko agorrila)