"Herriko bozak 2020" gaualdi bereziak
7 irailak, 2020 by
"Herriko bozak 2020" gaualdi bereziak
Euskal Hedabideak

Joan den udaberrian, euskarazko eta tokiko hedabideek, Euskal Hedabideak kolektiboan bildurik, herri eta elkargoko hauteskundeetako emaitzen esparruan gaualdi bereziak antolatzeko haien indarrak batu zituzten, lan-partaidetza berri baten bitartez

Izan ere martxoaren 15ean eta ekainaren 20an,30 pertsonako talde batek zuzeneko eta 4 orduko bi emankizun berezi proposatzeko lan egin zuen.

Ipar Euskal Herrian zehar, soinu eta bideo transmisioa bermatzea izan da erronka nagusia, eta orain erran daiteke emaitza positiboa izan zela.

Hauteskundeen bigarren itzuliari dagokionez, gauean bertan hautatutako auzapez berri guziekin zuzeneko konexioa egitea lortu zen, bai platoan, bai duplex moduan, lurralde osoan ziren kazetarien bidez.

Kanaldude-ren zuzenezko emankizun bakoitzera 5.000 lagun inguru konektatu ziren, kopuru horri Euskal Irratiak sareko entzuleak gehitu behar zaizkiolarik. Horrez gain, interakzio anitz izan ziren sare sozialen bitartez.

Oro har, esperientzia hori baikorki baloratzen dugu, eta ondorioztatu dezakegu talde-lanak kalitate eta gaitasun maila orokorra igotzeko aukera eman duela.

Emankizunak oraindik ikusgai:

1. itzuliko hauteskundeen emaitzak: https://kanaldude.eus/bideoak/4153-herriko-bozak-2020-lehen-itzuliaren-emankizuna

2. itzuliko hauteskundeen emaitzak: https://kanaldude.eus/bideoak/4377-herriko-bozak-2020-bigarren-itzuliaren-emankizuna

ArtxiboAK