Hedabideak


Euskarazko web komunikazioan, prentsa idatzian eta ikus entzunezko hedabideetan aditua den Ipar Euskal Herriko publizitate agentzia da. 

Euskarazko 5 hedabideez osatua da.


Odoo • Texte et Image

Zure komunikazio plangintzetarako,

kalitatezko eskaintza: 




SOLASKIDE BAKARRA


publizitate/komunikazio
zerbitzuentzat

& hedabide ezberdinekin
lotura egiten duena



KOMUNIKAZIO PLANAK


bakoitzari eta behar bakoitzari egokituak

(hedabide planak,
euskarari egokitutako mezuak)



PUBLIZITATE "PACK"-AK


hedabide ezberdinetako hedapena koordinatzetik (papera, irrati, telebista, web), kanpaina guztia koordinatzeraino (forman ezartzea, ahotsa eta irudiaren sorkuntza + itzulpena + hedapena)


Klik baten bitartez, euskaraz komunikatzeko bidea da.

Zure komunikazio plangintzetan 

euskarazko hedabideak baliatzean lortzen duzuna...

EUSKARAZ MINTZATZEN DEN PUBLIKO-XEDE HANDI BATENGANA HELTZEA


• 74.500 Iparraldean (Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa). (1) 
• 987.320 Euskadin (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba). (2)
• 124.000 Nafarroan.  (2) 

EUSKALDUNENGANDIK, ZURE EUSKARAZKO KOMUNIKAZIOAREKIKO ATXIKIMENDUA LORTZEA


Lurralde honetan egunero euskara erabiltzen baita, zure publizitate edo promozio mezuak euskaraz zabalduz, erangikorrak eta egiazkoak izanen dira.
EUSKARRI ETA FORMATU GUZIETAKO MULTIMEDIA ESKAINTZA

• Bai publizitate digitala (banner-ak webguneetan), ikusentzunezkoa (soinudei eta spot animatu) edota paperezkoa (iragarki tarteak prentsa idatzian), bakoitzaren beharretara egokitzen gara.
• Horrela, adin eta eremu guzietara hel daiteke.

ZINEZKO HURBILEKO KOMUNIKAZIOAZ BALIATZEKO PARADA

• Gure hedabideen sareari esker Euskal Herriko lurralde osoa hunkitzen dugu (mugazgaindiko eskualdea eta Hego EH barne). 
• Webgune, astekari, irrati eta telebistak hedatuz, lurraldearen estaldura egokia lortzen dugu (ikus hedabide bakoitzaren emaitzak ondoko fitxetan). Hauen edukian, hurbileko informazioak lehentasunezko tokia duenez, herritarrengandik hurbil diren hedabideen zilegitasuna handitzen, eta irakurle eta behatzaile kopuruaren egonkortasuna azkartzea lortzen dugu.
INTERESA GERO ETA HANDIAGOA DEN HEDABIDEETAN KOMUNIKATZEKO AUKERA 

• Iparraldeko 13 urtetik gorakoen % 42k euskarazko hedabide bat bederen kontsumitzen du, kasik 10etarik 9 euskaradunetan, eta % 26 ez euskaldunen artean. (3) 
• Biztanleriaren % 68k euskararentzat duen interesa handia edo biziki handia da eta % 44k euskarazko eduki gehiago ukan nahi du hedabideetan. (1)
(1) 2016ko VI. inkesta soziolinguistikoa (16 urtez gorako biztanleria / 249.000ko biztanlerian oinarritua / Euskaldunak + elebidun hartzaileak)
(2) EAS: Euskararen Adierazle Sistema (2016ko datuak / 16 urtetik gorako biztanlerian oinarritua / Euskaldunak + elebidun hartzaileak)
(3) CODHA - EEP 2019 inkesta (IEHko 13 urtetik gorako biztanleria / Behatzea orotara: erregularra + noizbehinkakoa)

Gure publizitate sailaren 

hedabideak zein dira?


TB partehartzailea

36.500 ikusle baino gehiago* & 71.500 erabiltzaile baino gehiago**


5 irratien federazioa

Gehien entzuna den tokiko 2. irratia, 70.000 entzulerekin*


Paperezko astekaria

Tokiko astekaria & abisu legalak, 7.800 lecteurs irakurlerekin*


Webgunea & astekaria

2 euskarri dituen hedabidea, 2.600 irakurlerekin* (Berria taldea)


Hedabide digitala

1.000 & 1.500 bisita artean egunean**
Naiz plataforma

* CODHA - EEP 2019 inkesta (IEHko 13 urtetik gorako biztanleria / Behatzea orotara: erregularra + noizbehinkakoa)
** 2022-ko Analytics datuak