Euskarazko prentsa idatzia sustenga ezazu!
17 urtarrilak, 2024 by
Euskarazko prentsa idatzia sustenga ezazu!
Euskal Hedabideak
2023ko urte bukaeratik goiti, Iparraldeko eta euskarazko hedabideak biltzen dituen Euskal Hedabideak kolektiboaren barne diren - Herria eta Ipar Euskal Herriko Hitza - 2 astekariek, harpidetza kanpaina bat abiatu dute Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan.
Partaidetza honi esker, EEPk bere gain hartuko du astekari bakoitzaren urteko harpidetzaren kostuaren %75. Horrela, harpidetza horiek prezio ezin hobean izanen dira, euskarazko prentsa idatzia babesteko asmoz.
Kanpaina hori Iparraldeko herritarrei zuzendua zaie, baita ere lurraldeko aktore ezberdinei: enpresak, elkarteak eta instituzioak.
ArtxiboAK