Lurraldearen errealitate soziolinguistikoa
7 abenduak, 2021 by
Lurraldearen errealitate soziolinguistikoa
Euskal Hedabideak

1/ Biztanleak eta euskara

2016an, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP)*, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, Ipar Euskal Herriaz VI. inkesta soziolinguistikoa egin zuten. Horren gaia, lurralde horretan bizi den 16 urtez gorako biztanleria da, hots: 249.400 biztanle; eta horren emaitzak erakusten du, euskararen alde eramaten den hizkuntza politika fruituak ematen ari dela:

Izan ere, biztanleriaren herena, hots 74.500 biztanle euskarazko eduki mediatikoen kontsumitzaile izan daitezke, jakinez % 21 euskaraduna dela eta % 9 elebidun hartzailea:




De plus, toujours selon cette enquête sociolinguistique, l'intérêt des habitants pour la langue basque est grandissant*:



2/ Biztanleak, euskara eta hedabideak

EEP eta CODHA enpresak 2019an egindako inkestaren arabera, 13  urtetik gorako Ipar Euskal Herriko biztanleen % 42k, guttienez euskarazko hedabide bat kontsumitzen du (behatzea osorik), haien artean % 88 euskalduna da eta % 26 ez euskalduna.**
Azkenik, hedabideen sailean, biztanleriatik % 44k (hots, 109.736 biztanlek) diote hedabideetan euskarazko eduki gehiago behar dela.


3/ Euskara eta belaunaldi gaztea

Bigarren aldi batean, belaunaldi gaztean baitan euskarak duen garapen handia ikusten da, datozen zenbaki hauek erakutsi diguten bezala:




Emaitza horiei gehitzen zaizkie EEPk 2017-2018ko ikasturtean bildu dituen zenbakiak, berauek irakaskuntza hizkuntzari ere dagozkienak. Horrek agerian ezartzen du, Ipar Euskal Herrian lehen mailako ikastetxeetarik % 66k irakaskuntza elebiduna proposatzen dutela eta ama eskolako ikasleetarik % 45 eta lehen mailako % 39 sail elebidun edo murgiltze ikasbideetan eskolatuak direla.



ArtxiboAK