EEPrekin partaidetza
18 urriak, 2021 by
EEPrekin partaidetza
Euskal Hedabideak

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP),

2004an sortutako Interes Publikoko Elkargo (IPE) bat da eta hainbat eragile instituzionalek osatzen dute, hala nola, Estatua, Akitania Berria eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Euskal Hirigune Elkargoa. Bere eginkizuna, euskararen aldeko politika publiko baten zehaztea eta obratzea da.
Odoo • Texte et Image

Hizkuntza politika hori oinarritzen da:
• Euskararen transmisioa eta irakaskuntzan ;
• Hizkuntzaren erabilpenean.

Horregatik euskararen erabilera, hizkuntza-politika horren erronka nagusi bezala hartu da, batez ere hedabideek osatzen duten sektore estrategikoan.

Izan ere, hedabideek ezagutzen duten bilakaera teknologiko eta digitalak, euskararen kontsumo globala handitzen du, eta bereziki belaunaldi gazteenena.
 
Euskarazko kalitatezko espazio mediatikoa biziki garrantzitsua da EEPk garatzen duen hizkuntza-politika aitzina eramateko. Horregatik euskarazko hedabideak biltzen dituen «Euskal Hedabideak» elkartea baita «Hedabideak» publizitate agentzia laguntzen ditu EEPk.

ArtxiboAK