2023ko urteko mintegia
29 azaroak, 2023 by
2023ko urteko mintegia
Euskal Hedabideak

Urtero, Euskal Hedabideek 2 eguneko formakuntza eta gogoeta mintegi bat antolatzen du, euskarazko hedabideetan lan egiten duteneri zuzendua dena.
Topaketa zein elkartrukatze momentu horrek, hedabideen sektorearen inguruko etorkizuneko erronkei lotzeko helburua du, beti ere elkarlan eta mutualizazio proiektuak lehenetsiz, eta elkarren arteko momentu goxo bat pasatzeko aukera emanez.

Aurten, gure 7. mintegia 2023ko azaroaren 24ean ostiral arratsaldez eta 25an larunbat goizez iragan da Seaskaren egoitzan (Kanbo).


Parte hartzaileei dagokionez, ostiral arratsaldean hedabide ezberdinetako 30 bat langile, arduradun, laguntzaile baita kanpoko hizlariak hurbildu dira eta larunbatean 20 bat.
Azpimarratzekoa da parte hartzaileen artean, "Euskarazko kazetaritza" unibertsitateko diplomaren baitan gure hedabideetan alternantzian ari diren ikasle gehienak agertu direla topaketa horietan.
Euskarazko hedabideentzat berri ona da eta etorkizunarako baikorra, transmisioaren erronkaren inguruan.

Ostiral arratsaldeko saioa, gure partaideen hitz hartzeekin osatua izan da, hedabideen sektorea EH mailan baita euskararen egoera lantzeko aurkezpenen bitartez.
Hala dela, Hekimen elkarteko Igor Astibia, Behategiako Hibai Castro, Euskararen Erakunde Publikoko Amande Anin eta Euskal Konfederazioko Sebastien Castet eskertzen ditugu haien hitz hartze eta azalpenentzat.

Larunbateko saioa aldiz, hedabide bakoitzaren berri eta haien bilakaera aipatzeko pentsatu zen, Bada gazte komunikabidearen berri hartzeko, baita elkarlanean egin ekoizpenak, Hedabideak publizitate sailaren emaitzak eta Euskal Hedabideak elkartearen berregituraketa eta proiektuak aurkezteko ere.
Mintegiaren bukaeran, Iparraldeko eta euskarazko hedabideen erronkei buruzko eztabaida izan zen ere bai.

Orohar hedabide guzietako ordezkariekin, erran daiteke mintegi hori berriz ere momento aberasgarri eta eraikitzailea izan dela denentzat, jakinez gure 5 hedabideen arteko tarte hori ez dela bakarrik izan gogoeta momentu bat baina ere informalkiago bakoitzak bestearen ezagutza egin dezan.
Parte hartzaileen erranetan Euskal Hedabideak elkartea indargune bat da, komunitate bat bezala kontsideratua da eta horren garatzen segitzeko pausoak eman beharko ditugu.

ArtxiboAK