Telebista & irrati emankizun berezia "Herrian bizitzeko erronkak"
Maiatzaren 10ean, 19.00etan Euskal Hedabideetan
28 apirilak, 2023 by
Telebista & irrati emankizun berezia "Herrian bizitzeko erronkak"
Euskal Hedabideak

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian lurra eta etxebizitzaren gaia jendarteko egitura zein herritarren arteko eztabaida guzien erdigunean emana da: lurren desagertzea, bigarren etxebizitzen bilakaera, AirBnb fenomenoa, espekulazioa, mobilizazio eta ekintzak, hautetsien eta instituzioen neurrien hartzea...

Beraz, gai garrantzitsu honen inguruan, Euskal Hedabideak elkartea osatzen duten Kanaldude, Euskal Irratiak, Kazeta.eus, Ipar Euskal Herriko Hitza eta Herria euskarazko hedabideak elkarlanean, “Euskal hedabideak lau haizeetara” saio berri bat eskainiko dute maiatzaren 10ean asteazkenez, 19:00etan, hots, “Herrian bizitzeko erronkak” izeneko emankizun berezia.



Emankizuna begiratu : https://kanaldude.eus/bideoak/5796-herrian-bizitzeko-erronkak
Emankizune entzun : https://euskalirratiak.eus/14032-herrian-bizitzeko-erronkak-emankizuna-euskal-hedabideak-elkarlanean
Larzabaleko Espelletenia ostatuan grabaturik, eta Euskal Hedabideetako kazetariek gidaturik, egungo egoeraren berri eman eta hainbat gomita ukan ditugu gure artean, gai honen aztertzeko eta izan daitezkeen tresnak edota aterabideak aipatzeko:

Filipe Aramendi, Urruñako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko kontseilari delegatua (ingeniaritza  eta lurralde antolaketa – Lur zuzenbidea);
André Larralde, Donaixti Ibarreko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko kontseilaria ;
Maryse Cachenaut, Lurzaindia elkarteko presidentea eta laboraria ;
Ainize Butron, Alda elkarteko ko-lehendakaria.

Horrekin batera, lurra eta etxebizitzaren gaiari lotutako erreportai eta lekukotasun batzuek emankizunaren parte ezberdinak markatu dituzte, eztabaida elikatze aldera.

EMANKIZUNAREN GRABAKETAREN ARGAZKI GALERIA

(© Patxi Beltzaiz / Mediabask)

Gure hedabide guzietan hedatua izan da saio berezi hori:

Euskal Irratiak sareko irratien uhinen bidez:
>> Gure irratia (106.6 FM)
>> Antxeta irratia (90.5 FM)
>> Xiberoko botza (95.5 FM)
>> Irulegiko irratia (91,8 FM)
>> Amikuzeko irratia (94,2 FM)


Gure hedabideen webguneetan:
>> Kazeta.eus
>> Kanaldude.eus
>> Iparraldekohitza.eus
>> Herria.eus

Telebistan (Kanalduderen kateetan):
>> Orange box-etik: 358. katea
>> Bouygues box-etik: 338. katea
>> Free box-etik: 948. katea


ArtxiboAK