Telebista eta irrati emankizuna Baionako merkatutik zuzenean
29 azaroak, 2022 by
Telebista eta irrati emankizuna Baionako merkatutik zuzenean
Euskal Hedabideak

Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, gure 5 hedabideak berritz ere elkarlanean arituko dira heldu den larunbatean, abenduaren 3an, 11:00etatik 12:00etara “Euskara, hedabideetatik karriketara!” programa berezia eskaintzeko.


 
 


Zuzenean izango gira Baionako merkatutik, eta hainbat gomita ukanen ditugu gure artean:

Zilia Heredia, Iparraldeko Euskaraldiaren koordinatzailea;
Eneko Gorri, Erabil taldeko kidea;
Sébastien Castet, Euskal Konfederazioaren koordinatzailea;
Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria - Hizkuntza politika eta kulturaren lehendakariordea Euskal Hirigune Elkargoan.

Beti ere, euskarari buruzko erreportai batzuek emankizunaren parte ezberdinak markatuko dituzte.

Gure hedabide guzietan hedatua izanen da saio berezi hori:

Euskal Irratiak sareko irratien uhinen bidez:
>> Gure irratia (106.6 FM)
>> Antxeta irratia (90.5 FM)
>> Xiberoko botza (95.5 FM)
>> Irulegiko irratia (91,8 FM)
>> Amikuzeko irratia (94,2 FM)


Gure hedabideen webguneetan:
>> Kazeta.eus
>> Kanaldude.eus
>> Iparraldekohitza.eus
>> Herria.eus

Telebistan (Kanalduderen kateetan):
>> Orange-en box-etik : 358. katea
>> Bouygues-en box-etik : 338. katea

Baita ere, gure hedabideen sare sozial guzietan!


ArtxiboAK