Euskal Hedabideak elkartearekin izenpetzen duen Iparraldeko lehen herria da Senpere
30 ekainak, 2022 by
Euskal Hedabideak elkartearekin izenpetzen duen Iparraldeko lehen herria da Senpere
Euskal Hedabideak

2022ko ekainaren 24ean ostiralarekin, Larreko kultur gunean egindako prentsaurrekoaren bidez, Senpereko Herriko etxeak, gure euskarazko hedabideak biltzen dituen elkartearekin burutu dugun hitzarmena ofizial egin dugu.

Hitzarmen horren bitartez, helburu ezberdinak gauzatu nahi ditu Senpereko herriak:
Alde batetik, euskarazko hedabideei haien sustengoa ekarri nahi diete, urte osoan egiten dugun lanagatik.

Ondotik, Euskal Konfederazioak plazaratu duen « Euskara xarta » izenpetu eta, beste 44 herriekin batera joan den abenduan, Senpereko herriak urrats bat aurrera eman nahi zuen ekintzetara pasatuz, xarta horren baitan hedabideei buruzko atal bat agertzen baita (besteak beste). Euskararen aldeko eta lurralde mailan eramana den hizkuntza-politikaren aldeko neurri konkretuak plantan ezarri nahi izan ditu beraz.

Bukatzeko, gure taldearen indarraz baliatu nahi izan nahi du Senperek, haien kultur ekitaldien inguruko komunikazio kanpainak gure hedabideen bidez hedatzeko. Izan ere, gure publikoaren osagarritasuna, gure audientzia zabala eta gure euskarrien aniztasuna haien komunikaziorako abantail handi bat da.

© Euskal Hedabideak

Ezkerretik eskuinera: Brigitte Ryckenbusch Merkataritza- Turismo-Animazio- Euskara axuanta) - Dominique Idiart (Senpereko auzapeza) - Menane Oxandabaratz (Herria) - Jean-François Lefort (Kazeta.eus) - Kriztof Arotzarena (Euskal Irratiak) - Pantxika Maitia (Kanaldude) - Oihana Teyseyre-Koskarat (Ipar Euskal Herriko Hitza)


Hitzarmenaren edukia

2022ko urtearentzat izenpetzen den hitzarmen honen baitan, parte bakoitzak engaiamendu ezberdinak hartu ditu.
Izan ere, Euskal Hedabideak elkartea engaiatzen da:
  • Aste batetako 3 publizitate kanpaina hedatzen 5 hedabideetan Senpereko kultur ekitaldien inguruan ;
    • Kanpaina grafismo eta itzulpen lanak segurtatzen;
    • 5 hedabideen erredakzio buruen harremanak helarazten;
    • Herria eta Ipar Euskal Herriko Hitza astekarien bi harpidetza eskaintzen urte batez; (harpidetza bat herriko etxearentzat, bestea mediatekarentzat).

Bere aldetik, Senpereko herriko etxea engaiatzen da:
    • Publizitate kanpainentzat behar den informazioa Euskal Hedabideei helarazten, euskarri ezberdinak deklinatzeko gisan (soinu dei - spot - banner – iragarki);
    • Hedabideen logoak bere euskarri ezberdinetan (digitalak eta paperezkoak) txertatzen;
    • Kanpainen baitan izanen diren ekitaldeentzat sartzeak eskaintzen, Euskal Irratien jokoetan irabarazteko.

Euskal Hedabideak elkartearekin izenpetzen duen Iparraldeko lehen herria da Senpere

Euskal Hedabideak elkarteko ordezkaria den Pantxika Maitiak erraiten zuen bezala :
« Lurraldeko herriko etxe batzuekin jadanik harreman puntualak baldin baditugu ere, azpimarratzekoa da Senpereko herriko etxea, Iparraldeko lehen herriko etxea dela gure hedabide elkartearekin urteko partaidetza bat plantan ematen duena, eta zinez eskertzekoa da aurrera pauso hori, bai euskarazko eta Iparraldeko hedabideen sustengu gisa, baina ere euskararen aldeko engaiamendu gisa. »

Horregatik, partaidetza berri hau ontzat hartzen du herriko etxeak eta eskerrak eman nahi izan dio gure elkarteari egindako lanagatik eta etortzekoa den lanagatik.


© Euskal Hedabideak


Prentsa azterketa - Senpereko herriko etxea eta Euskal Hedabideak elkartearen arteko partaidetza:

Kanaldude-ren bideo erreportaia
Artikulua Kazeta.eus webgunean
- Artikulua Mediabask.eus webgunean
- Elgarrizketa Ipar Euskal Herriko Hitza & Berria-n
- Erreportaia Euskal Irratiak sarean
- Aipamena baita artikulua Herria

- Artikulua Sud-Ouest egunkarian (05/07/2022)

ArtxiboAK